Feminismoa

Feminismoa hutsaltzeko arriskuaz

Feminismoa nire jardueraren iparrotza da. Horregatik, feminismoa masa mugimendu bihurtu denetik, feminismoaren ekarpena hutsaltzeko arriskuaz ohartu nuen, identitate feminista eta kontzientzia feminista ezberdinduz. Adibidez, M8ko genealogia Espainian zabaldu den diskurtso faltsuak AEBtako sute batekin lotzen du. Ipar Euskal Herrian eta Europan ondo dakite 1917ko Soviet Iraultza abiatu zuen emakume langileen greba eragin zuela M8a.

Kazetaritza feminista

Kazetaritza feministaren definizioa eta egitekoa proposatu ditut: emakumeentzako askatasun eremuak irabazteko, gizonen pribilegioak borrokatzen dituen kazetaritza. Besteak beste, emakume adituak albisteen iturri bezala erabiltzeak albisteen kalitatea areagotzen duela egiaztatu dut. Era berean, ustezkokeriei izena ipini nien (erdaraz, presuntitis esan nion), hau da, emakumeen sinesgarritasuna zalantzan ipintzen duen “ustezko erasoa” okerreko esamoldea erabiltzea. Ustezkokeriak zenbatu nituen eta, Espainiako genero indarkeriaren aurkako legea onartu zenetik, hogei aldiz biderkatu direla egiaztatu dut, erreakzio patriarkalaren seinale. Azkenik, kazetaritza feminista intersekzionalaren egitekoak adierazi ditut.

about us

Emakume antifaxistak

Feminismoa oroimen historikoa[1] aztertzeko argia izan da. Militante antifaxistek kontzientzia feminista zuten, identitate feminista garatu barik. Benita Uribarrena Bollain[2], Rosario Sánchez Mora La Dinamitera[3]… Nos merecemos un futuro acorde a la dignidad de todas aquellas que se negaron a vivir como vencidas en un almacén de mujeres e invisibles en una sociedad vencida. Emakumeen biltegi batean euren burua garaitutzat hartu ez eta garaitutako gizartean ikusezin bizitzeari uko egin zioten emakume horien duintasunaren neurriko etorkizuna merezi dugu[4].


[1] https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/1936ko-gerra-euskal-herrian-historia-eta-memoria
[2] https://durango1936.org/es/albisteak/benita-uribarrena-bollain-durangar-erresistentea?lang=es
[3] https://youtu.be/u5GKBBuNucA?si=bWY-aAaruIsqkb3U
[4] https://txertoa.eus/liburuak/no-lloreis-lo-que-teneis-que-hacer-es-no-olvidarnos/

LOREM IPSUM DOLOR

Enjoy the best design & function combined together

Lorem ipsum dolor sit amet, at mei dolore tritani repudiandae. In his nemore temporibus consequuntur, vim ad prima vivendum consetetur. Viderer feugiat at pro, mea aperiam.

Where brands come alive through strategic storytelling

About

We craft compelling narratives that resonate with your target audience. Our team of seasoned experts combines cutting-edge marketing strategies with a touch of artistic flair, ensuring your brand stands out in today’s competitive landscape.