
Feminismoa hutsaltzeko arriskuaz
Feminismoa nire jardueraren iparrotza da. Horregatik, feminismoa masa mugimendu bihurtu denetik, feminismoaren ekarpena hutsaltzeko arriskuaz ohartu nuen, identitate feminista eta kontzientzia feminista ezberdinduz. Adibidez, M8ko genealogia Espainian zabaldu den diskurtso faltsuak AEBtako sute batekin lotzen du. Ipar Euskal Herrian eta Europan ondo dakite 1917ko Soviet Iraultza abiatu zuen emakume langileen greba eragin zuela M8a.
Kazetaritza feminista
Kazetaritza feministaren definizioa eta egitekoa proposatu ditut: emakumeentzako askatasun eremuak irabazteko, gizonen pribilegioak borrokatzen dituen kazetaritza. Besteak beste, emakume adituak albisteen iturri bezala erabiltzeak albisteen kalitatea areagotzen duela egiaztatu dut. Era berean, ustezkokeriei izena ipini nien (erdaraz, presuntitis esan nion), hau da, emakumeen sinesgarritasuna zalantzan ipintzen duen “ustezko erasoa” okerreko esamoldea erabiltzea. Ustezkokeriak zenbatu nituen eta, Espainiako genero indarkeriaren aurkako legea onartu zenetik, hogei aldiz biderkatu direla egiaztatu dut, erreakzio patriarkalaren seinale. Azkenik, kazetaritza feminista intersekzionalaren egitekoak adierazi ditut.


about us
Emakume antifaxistak
Feminismoa oroimen historikoa aztertzeko argia izan da. Militante antifaxistek kontzientzia feminista zuten, identitate feminista garatu barik. Benita Uribarrena Bollain, Rosario Sánchez Mora Rosario Dinamitera… Emakumeen biltegi batean euren burua garaitutzat hartu ez eta garaitutako gizartean ikusezin bizitzeari uko egin zioten emakume horien duintasunaren neurriko etorkizuna merezi dugu.