Kalitatezko kazetaritza

Kazetaritzaren eragina

Kazetaritzak gizartean zelan eragiten duen ikertzen dut. Doktorego-tesian (2011) albisteen kalitatea neurtzeko metodoa garatu nuen. Denis McQuail epaimahaiburua izan zen. Euskarazko hedabideen kalitatea bertako gaztelerazko eta frantsesezko hedabideena baino hobea dela egiaztatu dut. Gainera, euskarazko hedabideon kalitateak ez du hobera egin 2008tik, ez eta txarrera ere, nahiz eta krisialdi ekonomikoak hedabideon baliabide ekonomikoak gutxitu. Webguneek, baina, azken orduko informazioa eskaintzeko, albisteen kalitatea jaitsi dute. Era berean, tokiko hedabideek ere, haien sorreratik hona, kalitatea hobetu dute, haientzat kalitatea albisteen lanketan datzalako.

Objektibotasuna

Kalitatea zer den definitzeko, objektibotasuna ez dela neutralitatea azaldu dut. Objektibotasuna kazetaritzaren metodoa da eta ez, araua. Horregatik, objektibotasuna albisteen kalitatearen bitartez aztertzen da. Objektibotasunak dio hedabideek ez dietela gai guztiei eta protagonista denei tarte bera eskaini behar, baizik eta haien ildo editorialari eusteko independente izan. Indarkeria matxistarekiko euskal hedabideek daukaten jarrera aztertzeko, euskarri guztietako hedabideak alderatzeko arreta-eskala egokitu dut. Azterketa horrek erakusten du Euskal Herriko hedabideentzat indarkeria matxistak ez duela ekaitz mediatikoren ekartzen (ETAren atentatuek bai), gertakizun errepikakorra baizik, hartzaileen neke informatiboa ekar dezakeena.

Kazetaritza feminista

Kazetaritza profesionalak jarrera matxistak betikotzen dituenez, kazetaritza feministaren definizioa eta egitekoa proposatu ditut: emakumeentzako askatasun eremuak irabazteko, gizonen pribilegioak borrokatzen dituen kazetaritza. Besteak beste, emakume adituak albisteen iturri bezala erabiltzeak albisteen kalitatea areagotzen duela egiaztatu dut. Era berean, ustezkokeriei izena ipini nien (erdaraz, presuntitis esan nion), hau da, emakumeen sinesgarritasuna zalantzan ipintzen duen “ustezko erasoa” okerreko esamoldea erabiltzea. Ustezkokeriak zenbatu nituen eta, gizonek salatutako lege-hausteak eta halako bi dira emakumeentzako ustezkokeriak. Azkenik, kazetaritza feminista intersekzionalaren egitekoak adierazi ditut.

LOREM IPSUM DOLOR

Enjoy the best design & function combined together

Lorem ipsum dolor sit amet, at mei dolore tritani repudiandae. In his nemore temporibus consequuntur, vim ad prima vivendum consetetur. Viderer feugiat at pro, mea aperiam.